Lan (ekonomia)
Lana gizabanakoak egiten duen esfortzu ekoizpena da, hau da, gizabanakoaren esfortzu fisikoa eta psikologikoa ondasun eta zerbitzuen eraldaketan oinarrituta. Lan egiten duen gizabanakoaren ezaugarri garrantzitsuenenak honako hauek dira:
- Lanak esfortzu eta aukera kostu bat suposatzen du. Eta batzuetan neke fisiko eta psikologikoak. Adibidez, itolarriak; heziketa fisiko eta psikologiko luze eta gogaikarrien ondorioak izaten dira. Lanak mina eta arriskua ekarri dezake, adibidez meatzetan lan egiten duten pertsonei gertatzen zaien moduan. Guzti honegatik, sarritan, lana behartuta egiten da eguneko mantenua lortzearren.
- Baina lanak asetasuna ere ematen du, ekintza batean gure gaitasunak eta ahalmenak erabiltzean. Gainera, lortzen badugu gure lan ekintzak gure bizitzarekin lotzea, garapenerako eta hobekuntza pertsonalerako bide egokia izatea lortuko dugu, hau da, autoerrealizaziorako.
Lana ekonomi teoriaren arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomi teorian, lana enplegu gisa ulertzen da, hau da, soldata baten truke egindako lana. naiara , ondasunen ekoizpen bat egin dadin.
Lana ekonomi politikaren arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Politika ekonomikoan, honetako helburua enplegu betea, edo lan faktorearen okupazio optimoa lortzea da.
“Betea edo optimoa” azpimarratzen dugu, okupazio “osoa” edo “bete”-aren antzekoa delako “efizientzia” edo okupazio “optimo”-arekin alderatzen delako, non egi osoa ez den. Normalki, gainera, ez doaz eskutik helduta. Herritar guztiek lan egiteak ez du esan nahi lanpostu hori “ekonomikoki efizientea” edo “ekonomiarentzat hoberena” denik; behintzat egungo sistema kapitalistan eta beren bertsio batzuetan. Adibidez, neoklasikoentzat lanpostuaren efizientziak, ez du esan gura lan egiteko nahia eta lan egin ahal izateak okupazio betea adierazten duenik, baizik eta langabeziari lotutako inflazio moderatua edukitzea.
Bestalde, marxisten ustez ekonomia kapitalistak lanaren gehiegizko erreserbaren beharra eta mantenua behar du fluxuen beharrizanei aurre egiteko; Marxek uste zuen langabeak erreserba armadak zirela, non kapitalistak kontratatzen zituztenak beharra zegoenean eta kaleratzen zituzten beharrik ez zegoenean (mehatxu bezala erabiltzen zituzten gainerako langileak menpe edukitzeko).
Lana sistema kapitalistan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkarte kapitalista baten ekoizpena “enpresa” izeneko ekoizpen unitate baten barne ematen da. Enpresa beraz, ondasun eta zerbitzuak ekoizteko, produkzio faktoreak erlazionatzen dituen elkarte ekonomiko kapitalista da. Bi alderdi hartuko ditugu kontuan bere lanaren antolaketa ulertzeko:
- Enpresa kapitalistaren lehenengo helburua mozkinak lortzea da. Lanak edo kudeaketak sortzen duen giza poztasuna ez dira kontutan hartzen proiektuaren arrakastaren lehenengo irizpide bezala.
- Erabakiak hartzeko boterea enpresaren jabeek dute, eta ez langileek. Nahiz eta boterea enpresarien esku egon, batzuetan euren boterea delegatzen dute.
- Onura hauek enpresaren jabeei dagokie, eta ez langileei. Hori euren kapitala erabiltzerakoan jasaten duten arriskuan islatzen da.
Sozietate mota desberdinak ematen dira jabego, aukeraketa eta ordaintzeko eraren arabera: Sozietate Anonimoa, Sozietate Indibiduala, Sozietate Mugatua, komanditarioa… Dena den, lan kapitalistaren antolaketaren ezaugarriak hauek dira: Produktuen eraldaketan beharrezkoa den esfortzurik zuzenena langileak egiten du, ordainsari baten truke. Enpresariak gutxitan egiten dute lan hau. Jabe eta langileen arteko erlazioak askeak dira ordainsari horren truke, hau da, inor ez dago fisikoki behartuta lan egitera, ezta enpresaren baldintzen menpe egotera ere. Pertsonak gutxi gorabehera behartuta sentitu daitezke lanean , mantenu iturri bat lortzeko beharragatik, beste errekurtsorik ez izateko beldurragatik, edo beste edozein arrazoiengatik, baina edozein unetan langileak lana fisikoki utzi dezake.
- Produkzioaren hurbileko antolaketa ingeniariek, kudeatzaileek, langileburuek …eramaten dute. Enpresariek lan hauek pertsona kualifikatuen esku uzteko ohitura dute.
- Globalagoa den produkzioaren antolaketa enpresariak berak eramaten du. Hala ere, batzuetan funtzioak konfiantza handiko pertsonei lagatzen dizkiete.
- Produkzioaren finantzaketa enpresarien baliabideetan oinarritzen da.
Baldintza hauek lan kapitalistaren antolaketa desberdinetan ematen dira: taylorismoa, fordismoa eta toyotismoa. Bigarren Mundu Gerra ondoren fordismoa garatu zen, produkzio kateetan oinarrituta. Baina 1960-70ko hamarkadetan krisialdi bat eman zen. Gaur egun oraindik fordismoa bizirik dago eta baita krisia ere. Oraindik ez da hedatu, baina autore askok toyotismoa bultzatzen dute fordismoaren ordezkoa bezala. Lan taldeak eta hierarkia zapalak da gehien baloratzen dena.
Fordismoa hedakuntza garaian ematea ez da kasualitatea. Kapitalismoaren hedakuntza garaia ekoizpen modelo baten lehentasunean oinarritzen da, non krisialdiak aurreko modeloak indarra galtzen duen aldiak dira, nahiz eta ez desagertu. Modelo batetik bestera pasatzen da produktibitatearen arabera. Hau da, lan unitate batekin produktibitate gehiago eta kalitate handian produzitzeko aukeraren arabera.
Lan Banaketa Internazionalari dagokionez, gaur eguneko kapitalismoan gehien nabartzen dena Ipar-Hego egitura da.
Munduko lanaren kalitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lanaren Nazioarteko Erakundeak dioenez eta bere Lan Duinaren Programan, lan egokia soldata eta kalitate onean oinarritzen da, eta etorkizunean bizimodu egonkor eta oinarrizko lan baldintza onak bermatzea.
Printzipio eta Oinarrizko eskubidea beti ere lan arloan islatuta agertu behar dira, hau da: elkartzeko eskubidea, haurren lana, nahitaezkoa eta laneko diskriminazioaren deuseztapena. Bestalde, enpleguaren beste aldagai garrantzitsu bat elkarrizketa soziala da, langile eta enplegatuen elkarte indartsu eta independenteak direlarik. Hauek lanean sortzen diren gatazkak konpontzea bideratzen dute.
Gainera, antolaketa hau ikuspegi anti-ekonomiko eta anti-produktiboa ez direla azpimarratzen du, nahiz eta askok kontrakoa pentsatu.
Laneko giza eskubideak bermatzen dituzten legeak, Inbertsiorako giro egokia, produktibitatea eta lanean egonkortasuna lortzea funtsezkoa da. Produktibitatearen gehikuntza eta sozietate koherenteen garapena ezinbestekoak dira elkarrizketa sozialean. Langile eta enplegatuen segurantza eta malgutasuna lortzea zuzendutako biderik onena izanda, beharrezkoa baita garapen potentzialerako.
Hala ere, hazkunde ekonomiko mundiala ez du jendea behar duen lan dezente guztia sortarazten. Nekazaritza eta ekonomia informalaren langileak bereziki, ez daude lan-legerian barneratuak.